Usurbilgo txirrindulariak garaile, Espainiako Txapelketan

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 31a, 00:00

Asteburuan Mallorcako Ciutat de Palmako belodromoan jokatu den txirrindularitza egokituko Espainiako Txapelketan hiru usurbildarrek parte hartu eta emaitza bikainak lortu dituzte. MC2 kategorian, Beñat Lizasok abiadura olinpikoko lasterketan garaile amaitu zuen. MC3 kategorian, beste hainbeste lortu zuen Amador Granadosek ere. Kilometroko distantzian, jazarpen proban eta abiadura olinpikoko lasterketan, usurbildarra nagusi. MC5 kategorian, Jon Sarasua herritarra ere, abiadura olinpikoko proban lehen postuan sailkatu zen. Emaitza hauekin, Euskadik sailkapen orokorreko hirugarren postuan amaitu zuen.