9 domina eskuratu ditu Judo Klubak, Gipuzkoako Kadete Txapelketan

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 31a, 00:00

Hernaniko Kiroldegian igandean jokatu zen Gipuzkoako Kadete Txapelketan, bederatzi domina eskuratu ditu Usurbil Judo Klubak. Taldeak hurrengo hitzordua, otsailaren 11n Lezon izango du, bertan jokatuko baita Euskadiko Txapelketa. Hona hemen asteburuan lorturiko emaitzak:


NESKAK
-Lehen postua: Paula Vicente (-44 kg) eta Itsasne Arruabarrena (-52 kg).
-Bigarren postua: Maider Matilla (-44 kg) eta Naroa Sanchez (-48 kg).

MUTILAK
-Lehen postua: Xabier Cazorla (-66 kg).
-Bigarren postua: Néstor Laca (-60 kg) eta Iker Nikolas (-73 kg).
-Hirugarren postua: Jon Rubio (-55 kg) eta Peio Ruiz (-73 kg).

Iturria eta irudia: jcusurbil.com