Santa Ageda bezpera prestatzeko, entsegu saioa gaur

Noaua Aldizkaria 2012ko urt. 31a, 00:00

Larunbat honetan ospatuko den Santa Ageda bezpera egoki prestatzeko entsegu saioa deitu dute gaur iluntzerako, Euskal Kantu Taldeak eta Bota Punttuba bertso eskolak. Ordubeteko saioa egin asmo dute, 18:30etan hasita Udarregi ikastolan. 


Bi hitzordu, otsailaren 4an
Santa Ageda bezpera ate joka dugu, lau egun barru ospatuko da. Larunbatarekin, asteburuarekin egokitu da honenbestez. Otsailaren 4rako hitzordu bana deitu da Kaxkoan eta Zubietan. Kaxkoan, iluntzeko 18:30etan Mikel Laboa plazan biltzeko deia egin dute Bota Punttuba Bertso Eskolak eta Euskal Kantu Taldeak. "Animatu zaitez eta etorri ohiko ohitura zaharra bultzatuz elkarrekin ongi pasatzera", luzatu dute gonbita antolakuntzatik. Ordu erdi lehenagorako finkatu du hitzordua Zubieta Lantzenek; Zubietan noski, 18:00etan.