San Marko Mankomunitateak, Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin batera, herritarrei zuzenduriko zerbitzu berri bat jarri dute martxan. Doako aholkularitza eskainiko die, erosketak egiterakoan hondakinak murrizten ikasi nahi duten guztiei. Zerbitzu berri hau jaso nahi dutenek, izena emateko otsailaren 5era arteko tartea dute: goizez, 9:00-14:00 artean, eta arratsaldez, 15:00-18:00 artean 943 670 249 telefono zenbakira deituta edota sanmarko.net web orrian sartu eta bertan dagoen formularioa beteta. Kanpainan parte hartzeagatik, aholkularitza zerbitzua doan jasotzeaz gain, erosketak egiteko orgatxo tolesgarri bat jaso ahal izango da. Egitasmoari "EkoShopper" izena jarri diote.