Zumarte Musika Eskolako bi pianistek, Maria Elosegi Azurmendik eta Amaiur Caballero Eizagirrek, asteburuan Andoainen ospatuko den Piano Jaialdian parte hartuko dute. 780 piano joletik gora elkartuko dira aipatu udalerriko Bastero Kulturgunean, larunbat goizeko 9:30etan hasi eta igande arratsaldera arte luzatuko den ekimenaren inguruan.
Bi saioak, larunbat goizean
Elosegik eta Caballerok larunbat goiz eta eguerdi partean eskainiko dituzte emanaldiak, Bastero kulturgunean. Amaiurrek Ekitaldi Aretoan, goizeko 11:15etik aurrera, Bastienen "El artista" izeneko obra eskainiko du. Eta leku berean, baina eguerdiko 12:30etan hasita, Mariak, Hasslerren "Duetino".