Elurrak irudi ederrak ekarri dizkigu eta ez du arazorik eragin, oraingoz

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 2a, 00:00

Eguraldi iragarpenak bete dira. Elurra itsas mailan egingo zuela iragarri zuten eta halaxe izan da. Usurbilen, 9:00etan hasi du elurra eta etengabe aritu da eguerdira bitarte. Eguerdira bitartean behintzat, irudi eder asko utzi ditu elurrak eta ez du arazorik eragin.

Artzabalen bideo hau hartu dugu:

 

Kalezar aldean ibili gara eta Haraneko futbol zelaia zuri topatu dugu. Irudietan ikusiko duzuen moduan, gustura ari zuen eta elurra nola egiten zuen argi eta garbi ikus daiteke:

 

Badirudi, egunaren azken orduetan berriz ere elurra egingo duela. Errepideetan nahiz kalean, auto zein oinezkoentzat, izotz-plakak eta jela dira okerrena. Oinetako egokiekin ibiltzeko aholkua eman dute eta autoa ez erabiltzeko, premiazkoa ez bada. 

Gaurko elurteak irudi eder asko utzi dizkigu. Argazkitegian ipini ditugu hainbat argazki. Hauxe esteka zuzena. Zuk ere atera badituzu, eta NOAUA!n ikusi nahi badituzu, bidali argazkiak JPG euskarrian erredakzioa@noaua.com helbidera eta gustura emango ditugu argitara.