Larunbat honetan Santa Ageda bezpera ospatuko da, Kaxkoan eta Zubietan

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 3a, 00:00

Otsailaren 4a dugu larunbat honetan, Santa Ageda bezpera eguna. Kaxkoan eta Zubietan kantu eskean irteteko hitzordu bana deituak daude. Iluntzeko 18:00etarako lehena, Zubietan. Zubieta Lantzenek bideratu du ekitaldia. Ordu erdi beranduago, 18:30etan jarri dute hitzordua Bota Punttuba Bertso Eskolak eta Euskal Kantu Taldekoek, Mikel Laboa plazan. Antolatzaileek deialdiotan parte hartzeko gonbita luzatzen diete herritarrei. Hori bai, makila eskuetan eta egoki jantzita agertzea eskatzen da. Hortik aurrera, kalejira bana burutuko da Kaxkoan eta Zubietan.