Amaitu da lapurreta saiakera

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 3a, 00:00

Kontaketa zuzenean:  http://www.twitter.com/noaua

[azken ordukoa]  Bukatu da lapurreta, atxilotu egin dute ustezko lapur bakarra. Langile bat anbulantzian eraman dute.

[azken ordukoa] Anbulantziako erizainak Rural Kutxan sartzen ari dira, lapurreta amaitu dela dirudi.

 

Lapurra baketxean dago, berarekin ditu bi langile. Goizeko 10:00ak aldera lapurreta saiakera izan da Usurbilgo Rural Kutxan. Une hauetan albiste argirik ez dago baina antza denez lapurra banketxearen barruan egon daiteke. Ertzaintzak inguruak itxi eta inguruko bizilagun denak urrundu ditu Rural Kutxatik.