Kutxako Kontseilu Nagusian ordezkatua egongo da Usurbil, beste 13 udalerrirekin batera

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 6a, 00:00

Gehiengo osoz erabakita, Usurbilgo Udalak Hernani, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Villabona, Lizartza, Mendaro, Mutriku, Zaldibia, Ataun, Ibarra, Ordizia eta Legorretako Udalekin parte hartuko du Kutxako Kontseilu Nagusian. Beste hamahiru udalerrirekin batera beraz, joan den urtarrilaren 25ean burutu zen ezohiko osoko bilkuran udal ordezkarien gehiengoak erabaki zuenez.

Kutxako Kontseilu Nagusian parte hartzeko modu honen alde agertu zen gobernu taldea. Aralar, EAJ-PNV eta PSE-EE-ko ordezkariak abstenitu ziren eta Hamaikabatek aurka bozkatu zuen. Udalbatzak erabakitakoaren berri eman beharko dio orain, Kutxari. Mertxe Aizpurua alkateak bilkuran aipatu zuenez, Usurbilgo Udalaren parte hartze honekin, "gipuzkoarren interesak hobeto defendatuko ditugu".


Informazio gehiago, aste honetan plazaratuko dugun NOAUA! astekarian.