Kultur eta gizarte ongizate alorretako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Noaua Aldizkaria 2012ko otsailaren 6a

Joan den urtarrilaren 31n buruturiko Tokiko Gobernu Batzarrean zegokien onarpena jaso ostean, otsailaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren Usurbilgo Udalaren kultur eta gizarte ongizate alorretako diru-laguntzen oinarriak.
 Interesdunek, eskaerak egiteko epea zabalik dute honenbestez. Eta hala jarraituko du, otsailaren 27ra arte.