Hilean behin mendi irteera bat antolatzeko ohiturari eutsiz, urtarrilean bizikleta irteera antolatu bazuen sortu berria den BTT Taldeak, otsailerako Tolosari begira dagoen Uzturre mendira igotzea proposatzen dute Andatza Mendizale Elkartekoek. Igande honetarako, hain zuzen. Goizeko 7:30etan, Oiardo Kiroldegian jarri dute biltzeko hitzordua.
Kotxez Amasaraino joatea da asmoa. Eta gero handik, oinez 730 metroko garaiera duen Uzturre mendira igotzea. 15 kilometroko ibilbidea osatu ahal izango da.
"Inguruak eskaintzen dituen ikuspegi ederrez gozatu ondoren, Loatzuko basoa zeharkatuko dugu Alustiza baserri aldera abiatu eta Amasara itzultzeko", ohartarazi dute Andatza Mendizale Elkartekoek, web gune bidez. Hitzordua, esan bezala, larunbat honetan.