2012rako udal aurrekontuek asteazken honetan, otsailaren 8an jaso dezakete behin behineko onarpena, hasierakoa. Ezohiko osoko bilkura deitu da udalbatza aretoan, iluntzeko 18:00etarako. Eta aipatu moduan, udal ordezkariek 2012ko Aurrekontu Proiektua eztabaidatu eta bozkatu beharko dute. Ez hori bakarrik, urte honetarako Lanpostuen Zerrenda eta Plantilla Organikoa ere hasieraz onartu edo ez erabaki beharko baitute. Udal Kontratazio Mahai Iraunkorraren eraketa izango da, etziko saioko gai zerrendak adierazten duenez, udalbatzak ahotan hartuko duen hirugarren gaia.