Artzabalen egoitza duen Gure Pakea elkarteko bazkideek txapelketa desberdinak jokatuko dituzte gaur hasi eta datozen egunotan. Joko guztiak jarraian zehazten diren egunetan burutuko dira, arratsaldeko 16:00etan hasita Artzabalen:
Otsailak 7, asteartea: punttua.
Otsailak 8, asteazkena: tutea.
Otsailak 14, asteartea: mus.
Otsailak 15, asteazkena: igel jokoa eta toka.
Otsailak 22, asteazkena: sari banaketa, 17:00etatik aurrera. Ondoren, luntxa.
Kuota kobratzea
Bada Gure Pakea Elkartatik bazkideei zuzenduta helarazi duten beste ohar bat ere. Kuotak otsailaren 13tik aurrera hasiko dira kobratzen. Berri eman dutenez, "zerbait gehiago jakin nahi duenak elkarteko bulegora hurbildu dadila".
Bihar, Udarregi Ikastolakoekin
Ezohiko argazkia atera ahal izango da bihar, Oiardo Kiroldegian. Goizean, 10:30-12:30 artean, Udarregi Ikastolako DBH4.mailako ikasleak eta Gure Pakea elkarteko kideak goiza batera igaroko dute aipatu kirol instalakuntzetan. Joko eta jolasez beteriko jaialdi bat prestatu diete ikasleek adineko herritarrei. Belaunaldien arteko topaketa burutuko da beraz, asteazken honetan.