Udal diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 7a, 00:00

Kultura, kirola eta gizarte ongizateko udal diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago jada. Otsailaren 27ra arte, kultur eta gizarte ongizate alorrekoak. Kiroletakoak otsailaren 29ra arte. Diru-laguntza hauen guztien oinarriak egunotan kaleratu ziren, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean:

-Kultura eta gizarte ongizatekoak: otsailaren 3an.
-Kiroletakoak: otsailaren 6an.

Kultura Aholku Batzordea, otsailaren 15ean
Laster irekiko da Usurbilgo kultur etxe berria. Herriko talde eta eragileen bilgune izan nahi du Irazu kalean, Sutegitik gertu kokatuko den eraikinak. Gune berria erabiltzen hasi aurretik ordea, inauguratu egingo da. Hitzordu berezi hau prestatzeko deitu dute, datorren asteazkenean burutuko den Kultura Aholku Batzordea. Bilerako hitzordua ohikoa izango da; iluntzeko 18:00etan emango zaio hasiera, Artzabalen. Herritarrak eta eragileak bertaratzeko gonbita luzatu dute.