Gipuzkoan bakarrik 21 milioi euro eta Bizkaia aintzakotzat hartuta, orain arte guztira 26 milioi euro ordaindu dizkie Aseguruen Konsorzioak, joan den azaroko uholdeetan kaltetuak suertatu ziren herritarrei. Modu honetan, duela hiru hilabeteko gertakarien ondorioak pairatu zituztenen %90ak aseguruen laguntza jaso du jada, hedabideak berri ematen ari direnez. Halere, ohartarazi dutenez, kalte ordainak guztira 70 milioi eurokoak izan litezke, kalte konplexu eta garrantzitsuenak tramitatzeke baitaude oraindik. Gipuzkoan, 4.512 espediente tramitatu dituzte, 734 Bizkaian. Ezagutzera eman den beste datu bat: 1.144 kalteren berri eman dute, biltegi, saltoki edota industriek. Azaroko uholdeen inguruko informazioa, espainiar gobernuko EAE-ko ordezkari Carlos Urquijok eskaini zuen atzo.