Elurra bueltan dugu berriz, Usurbil zuritu dezake datozen orduetan

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 7a, 00:00

Azken hotzaldia atzean uzten ari ginen honetan, elurra eta zero azpiko tenperaturak iragarri dira berriz, datozen egunotarako. Gaur goizean 100-300 metro artean egon ostean, Euskalmet-en arabera, arratsaldetik aurrera itsas mailara jaitsiko da elur-kota. Edozein kasutan, ez da prezipitazio handirik espero, nahiz Euskalmet-etik iragarri dutenez, alerta horian gauden. Gauerako izotz txikia iragarri da, -2 graduraino jaitsi daiteke tenperatura. Biharko, elurragatik alerta naranja ezarri dute: egun osoan itsas-mailan mantenduko da elur kota, nahiz "prezipitazio txikia" egitea aurreikusten den. Izotza eta tenperatura hotzengatik alerta horian egongo gara,-4 gradutaraino ere jaitsi daiteke eta tenperatura. Iragarpenen arabera, ostegunean elur kota igo egingo da; 400-500 metrotik gora zuritu dezake.

Astebete ere ez da igaro, azken hotzaldi eta elurtea izan genuenetik. Datozen orduotan, gure inguruak berriz zurituta ikus ditzakegu. Edozein kasutan, ez da elurte handirik espero. Prebisioei aurre hartuta, goizeko 11:00ak inguruan lehen elur malutak ikusi ahal izan dira Usurbilen, baita inguruko beste hainbat udalerrietan ere.