Mendeku Itxuak Bakioko Gaztetxean joko du, otsailaren 18an

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 8a, 00:00

Mendeku Itxua taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 18an, Bakioko Torrea Gaztetxean. Herria eta gaztetxearen arteko harremana sendotu asmoz, Gaztetxe Eguna antolatu dute bertan, eta han izango da talde usurbildarra. Ander Aizpurua, Iñigo Roteta, Ixak Arruti eta Martin Larrañagarekin batera, kontzertua eskainiko dute baita Esne Beltza Sound Sistem taldekoek.


Irudia: Ibai Arrieta.