Azken hiru urteotan, hizkuntza-teknologien alorrean aztertzen eta garatzen eginiko ikerketa lana aurkeztu zuten atzo, Usurbilgo Elhuyar Fundazioko egoitzan. VICOMTECH-IK4 teknologia-zentroak, TECNALIA Research and Innovation Fundazioak, UPV/EHUko Aholab eta IXA taldeek eta Elhuyar Fundazioak osatutako partzuergoak burutu dute aipatu egitasmoa. "Hizkuntza-industrien alorrean erabilera praktikoa izango duten aplikazioetan indarra jarri" nahi izan du ikertzaile taldeak. Egindako lanari erabilera praktikoa ematea izan da euren asmo nagusietako bat, gaur hedabideek berri eman dutenez. "Hizkuntza-industrien euskarri teknologikoan bilaktzeko bokazioa du" atzo Usurbilen aurkeztu zuten BerbaTek izeneko proiektuak. Egitasmoari buruzko informazio gehiago, berbatek.com web orrialdean.