Elurra eta hotza iragarri dute gaurko

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 8a, 00:00

Prezipitazioetan bota dezakeena, elurretan egingo du gaur eta edonon, baita kosta partean ere, asteazken honetarako Euskalmet-etik egiten ari diren iragarpenaren arabera. Edozein kasutan, ez da elur zaparrada handirik espero gure inguruan. Halere, elurragatik alerta naranja ezarri dute: egun osoan itsas-mailan mantenduko da elur kota, nahiz "prezipitazio txikia" egitea aurreikusten den. Izotza eta tenperatura hotzengatik alerta horian egongo gara bestalde,-4 gradutaraino ere jaitsi daiteke eta tenperatura. Egoerak hala jarraituko du bihar arte. 


Elurrik ez, hotza bai
Bihar, elur kota igo egingo da; 400-500 metrotik gora zuritu dezake. Euskalmet-en arabera, "ostegunean tenperatura apur bat igoko da. Elur-kotak apurka-apurka gora egingo du, hala ere, gauera arte ez da 600-800 metroraino igoko; goizean goiz elurra 0-100 m-tik gora egin dezake. Goizean zerua oso hodeitsu egongo da eta han-hemenka prezipitazio txikia egingo du. Arratsaldean atertu eta ostarteak zabalduko dira. Izotza botako du".