2012-2013 ikasturterako matrikulazio epea azken txanpan da, hainbat heziketa zentroetan. Usurbilen, Udarregi Ikastolan ostiral honetara arte, otsailaren 10era arte eman ahal izango da izena. 3-16 urte arteko heziketa eskaintzen du Udarregi Ikastolak. Informazio gehiago, 943 361 216 telefono zenbakian, udarregi.com web orrialdean edota ikastolara gerturatuta.
Aginagako Herri Ikastetxea
Ostiralera arte, otsailaren 10era arte matrikula liteke baita, Aginagako Herri Ikastetxean. 2-12 urte arteko hezkuntza eskaintzen dute bertan. Izena emateko honako ordutegia finkatu dute: 9:30-16:30 artean. Informazio gehiago, 943 372 044 telefono zenbakian, 012261aa@hezkuntza.net helbidean edo Aginagako Erribera kalera, 7 zenbakira joanda.
Lasarte-Usurbil BHI
Udarregi Ikastolan ikasketak amaitu eta hainbat ikasle, Lasarteko Institutura joan ohi dira Batxilergoa egitera. Bertan ere, 2012-2013 ikasturterako aurrematrikulazio epea zabalik egongo da, osailaren 10era arte. Informazio gehiago 943 372 852 telefono zenbakian.