Otsailaren 16ra arte salgai egongo dira, Inauteri Festako afaritarako txartelak. Hiru guneotan; Txiribogan, Irratin eta NOAUA!-ko egoitzan, 15 eurotan. Aurtengo afaria, Olarrondo jatetxean ospatuko da. Otordura joateko asmoa dutenek, honako menua dastatu ahal izango dute: fritoak, perretxiku nahaskia, eta arraina edo haragia aukeran. Postrerako, aukeran baita: arroz-esnea edo txokolatezko browine-a. Afaritara mozorrotuta joatea ezinbestekoa izango da.
Inauteri Festa, kalejiran
Otsailaren 18an ospatuko den Inauteri Festa ordea, eguerdi partean hasiko da, Zumarte Musika Eskolako Zumartxan txarangakoen kalejirarekin. Bazkalostean Gaztelekuan inauteri festa ospatuko dute, eta gerora, Burrunbazale txarangako kideek alaituko dute Kaxko ingurua. Gogoan izan; aurtengo inauterietarako mozorrotzeko proposatu den gaia, mitologia da. Hona hemen, otsailaren 18rako iragarria dagoen egitaraua:
12:30 ZUMARTXAN txaranga Zumartetik abiatuta kalejiran.
16:00 Ilargi-Eguzki Inauteri festa Gaztelekuan.
18:00 Burrunbazale txarangaren kalejira.
Gauean, afaria Olarrondo jatetxean. Bertara, mozorrotuta joatea beharrezkoa izango da. Txartelak aldez aurretik salgai: Txiribogan, Irratin eta NOAUA!-ko egoitzan. Prezioa: 15 euro.
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea, Gaztelekua, Zumarte Musika Eskola eta herriko koadrilak.