Udarregi ikastolako Elkarbizitza taldeak bizkarrezur-muineko lesioei buruzko hitzaldia antolatu du, ostegun honetarako, otsailaren 9rako. Hizlari lanetan, AESLEME erakundeko ordezkaritza bat arituko da. Bizkarrezur muineko lesioen istripuen ikerketarako erakundea da AESLEME. Prebentzio eta gizarte sentsibilizazio lana burutzen dute. Erakundetik, “informazio ezagatik inork ez dezala istripurik izan” mezua zabaldu nahi dute. Hain zuzen, hildako eta zaurituen kopurua murrizteko lanean dihardute, baita lesio hau jasaten dutenen arazo psikologiko, fisiko eta sozialak gizarteratzen ere. Hitzaldia, gaur arratsaldeko 17:00etan hasita Sutegiko auditorioan. Ekitaldiak iraun artean, haur zaintza zerbitzua eskainiko da.