Oraingoan ez du zuritu, baina ederki hoztu du. Iragarpenek bete-betean asmatu dute, eta tenperatura benetan hotzak ditugu egunotan. Euskalmet-en arabera, alerta horian jarraituko dugu hain zuzen, hotzaldiagatik. Gaur eguerditik aurrera, prezipitaziorik baldin bada 500-700 metrotatik gora zurituko du, gurean elurrik ez du egingo beraz. Aipatu moduan ordea, hotzez jarraituko dugu. Argi dio Euskalmet-ek: "Izotzari dagokion abisu horia 00tik 24ra (ordu lokala). Izotz txikia egingo du, barnealdeko zenbait lekutan handia". Bihar alertak bere horretan jarraituko du, baina inguruotan izotza egiteko probabilitatea askoz txikiagoa izango da, Euskalmet-etik berri eman dutenez: "Izotzari dagokion abisu horia: Barnealdean goizaldean, goizean goiz eta azken orduetan izotz txikia egingo du. Kostaldean azken orduetan izotz txikia egiteko probabilitatea txikia da". Aspaldiko partez, inolako alertarik gabeko eguna izango da etzikoa, larunbatekoa. Ondoan, joan den asteko elurteko irudi bat.