Azaroko uholdeetan kaltetutakoentzako diru-laguntzak onartu ditu Aldundiak

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 9a, 00:00

Joan den azaroko uholdeetan kaltetuak izan ziren nekazari profesionalentzat 200.000 euroko eta kaltetuak izan ziren udalerrientzat beste 1,5 milioi eurotako diru-laguntzak banatuko ditu laster, Gipuzkoako Foru Aldundiak. DV berri ematen ari denez, uholdeen kalteei aurre egiteko bideraturiko bi diru partida hauek banatzea onartu zuen atzo, Diputatuen Kontseiluak. Foru Administrazio alorreko diputatu Garbiñe Errekondok berri eman zuenez, 60 nekazari profesional eta beste hainbeste udalerri inguru dira laguntza hauek jaso ahal izango dituztenak. Usurbildarrak gaineratu zuenez, Eusko Jaurlaritzak eta espainiar gobernuak bana ditzaketen laguntzen inguruko erabakia ezagutzeke dute oraindik, baina ez dira horren zain egongo. Foru dekretu baten bidez, diru-laguntza hauen tramitazioa martxan jartzeko asmoa du Aldundiak. 

Iturria: DV.