Udal Lanpostuen Zerrenda eta Plantilla Organikoa ere, hasieraz onartuak

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 9a, 00:00

Udal aurrekontuekin batera erabaki ohi dira baita, Udal Lanpostuen Zerrenda eta Plantilla Organikoa. Hasieraz onartu ziren, atzo burutu zen ezohiko osoko bilkuran. Proposamena Bilduk babestu zuen, aurka bozkatu zuen Hamaikabatek eta Aralar, EAJ-PNV eta PSE-EE-ko udal ordezkariak abstenitu ziren. Erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Une horretatik aurrera, hamabost egunez erreklamazioak edo alegazioak aurkezteko aukera egongo da. Denbora tarte horretan halakorik ez balego, behin betikotzat onartuko dira Udal Lanpostuen Zerrenda eta Plantilla Organikoa.