Egun erdiz egon ohi da zabalik Kale Nagusian kokaturik dagoen gunea, otsailean zehar arratsaldez irekiko dute, 16:00-20:00 artean. IT Txartela ziurtagaria eskuratzeko aukera eskaintzen da bertan. Baina ez hori bakaririk. Hona hemen, datozen asteotan KzGunean eskainiko diren ikastaroen ordutegiak, informazio gehiago 943 570 999 telefono zenbakian, kzgunea.net web orrialdean edo tutor.usurbil@kzgunea.net helbidean:
-Otsailak 16-27: 16:00-18:00, Software Librea ezagutu (erdaraz).
-Otsailak 28: EUSTATen Webgunea.
-Otsailak 29: Openideiak.