"Alhambrako giltza" haurrentzako filma, igandean Sutegin

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 10a, 00:00

Juanba Berasategik zuzenduriko “Alhambrako giltza” filma programatu du Usurbilgo Udalak igande honetarako, otsailaren 12rako. Ordu eta erdiko filmaren emisioa, arratsaldeko 17:00etan hasiko da Sutegiko auditorioan. Istorioa Granadan kokatzen da. “Washington Irvin idazleak Granadara, La Alhambra ikustera joan arteko onik ez dauka. Han ezagutuko du Carmen, ijito emakume polit askoa, Boabdil errege mairuaren azken ondorengoa dena. Ali gaiztoak Alhambra suntsitzeko mendekua hartua dauka, eta hori eragozteko giltza Carmen bera da. Eta Carmenek maiteminduta daukanez Irvin, laguntzera joango da”, hor abiatzen da filmaren istorioa. Ekitaldirako sarrerak, egunean bertan salgai izango dira, 2 eurotan.