Kadete nesken eta jubenil mutilen eskubaloi taldeek, etxean jokatuko dute bihar

Noaua Aldizkaria 2012ko otsailaren 10a

Asteburuan eskubaloi neurketen jardunaldi berri bat dugu. Oraingoan, bi neurketa jokatuko dira Oiardo Kiroldegian. Arratsaldeko 16:00etan hasita Foru Aldundiko Trofeoa lortzeko bidean, zarauztar eta eibartarrekin lehiatu beharko dira, herriko bi eskubaloi taldeok:

16:00 Kadete neskak, Foru Aldundiko trofeoa: Usurbil K.E.-Aiala Zarautz.
17:30 Jubenil mutilak, Diputazio trofeoa: Usurbil K.E.-Tekniker Eibar.

Tokia: Oiardo Kiroldegia.