Uzturrera mendi irteera Andatzakoekin, igande goizean

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 10a, 00:00

Tolosaldera begira dagoen Uzturre mendira joateko irteera antolatu dute Andatza Mendizale Elkartekoek, igande honetarako, otsailaren 12rako. Etzi goizeko 7:30etan, Oiardo Kiroldegian jarri dute biltzeko hitzordua. Kotxez Amasaraino joatea da asmoa. Eta gero handik, oinez 730 metroko garaiera duen Uzturre mendira igotzea. 15 kilometroko ibilbidea osatu ahal izango da. "Inguruak eskaintzen dituen ikuspegi ederrez gozatu ondoren, Loatzuko basoa zeharkatuko dugu Alustiza baserri aldera abiatu eta Amasara itzultzeko", ohartarazi dute Andatza Mendizale Elkartekoek web gune bidez.