Amador Granados, AEB-tako Munduko Txapelketan asteburuan

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 10a, 00:00

Gaurtik, otsailaren 10etik 13ra Los Angelesen (AEB) ospatuko den Munduko Txapelketan parte hartuko du Amador Granadosek. Dominaren bat lortzeko asmotan izango da usurbildarra. Txirrindularitza egokituari lotutako bi probetan parte hartuko du; kilometroko erlojupekoan eta jazarpen proban. 


Mallorcan, garaile 
Los Angeleseko probatan lor ditzakeen emaitzen zain, aipatzekoa da urtarrileko azken asteburuan Mallorcan jokaturiko Espainiako Pista Txapelketan garaile izan zela usurbildarra. Baita, Beñat Lizaso eta Jon Sarasua herritarrak ere.