Egunsentiaren 7:30etan -5º C Usurbilgo kaleetan. Hala ere 32 mendizale Amasara abiatu ziren atzo Uzturreko gailurrera igotzeko asmoz. "Bakoitzak bere erritmoari eutsiz, Belabieta eta Uzturre gainditu ditugu, Troska errekatik Amasara itzuli aurretik. Goiz pasa freskoa eta ederra lagun artean igaro duguna". Argazkian dira partehartzaileak.