Lau egun barru, inauterietan murgilduko da Usurbil

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 13a, 00:00

Ate joka ditugu inauteriak, mozorro festa ostiral honetan helduko da Usurbila. Ohi bezala, jai giroan murgiltzen lehenak Udarregi Ikastolako ikasleak izango dira. Urtero moduan, Kaxkoa eta Kalezar zeharkatuko duen desfilearen ostean, senide eta herritarren artean ikusmin nabarmena sortu ohi duen emanaldia eskainiko dute Oiardo Kiroldegian. Biharamunean, NOAUA! Kultur Elkarteak, Zumarte Musika Eskolak, Gaztelekuak eta herriko zenbait koadrilek prestaturiko Inauteri Festaren txanda izango da. Mitologia da aurtengoan mozorrotzeko proposatu den gaia. Hona hemen, datozen inauteriotarako deituak dauden hitzorduak:


Otsailak 17, ostirala
10:20 LHko ikasleen desfilea eta dantza, Kaxkoan barrena. Ibilbideak:
-LH 1,2,3: Alperroburu, San Inazio, Barren-kale, Kale Nagusia, Erreka-Txiki, Puntapax, Bordatxoko errotonda, Kiroldegia.
-LH 4,5,6: Gernika ibilbidea, Zubiaurrenea, Kalezar, Belmonte, Puntapax, Bordatxoko errotonda, Kiroldegia.

10:55 HHko haurrak Ikastolatik Kiroldegira jaitsiko dira.

11:10 "Martxa" dantzatuz, LH eta DBH-ko ikasleak mailaka Kiroldegira sartuko dira.

11:15-12:25 Inauteri Festako ikuskizuna.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.

Otsailak 18, larunbata
Gaia: mitologia.

Egitaraua:
12:30 ZUMARTXAN txaranga Zumartetik abiatuta kalejiran.
16:00 Ilargi-Eguzki Inauteri festa Gaztelekuan.
18:00 Burrunbazale txarangaren kalejira.
Gauean, afaria Olarrondo jatetxean. Bertara, mozorrotuta joatea beharrezkoa izango da. Txartelak aldez aurretik salgai: Txiribogan, Irratin eta NOAUA!-ko egoitzan. Prezioa: 15 euro.

Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.

Otsailak 21, asteartea
18:00 Zumarte-Txiki eta Zumarte abesbatzen kontzertu berezia Sutegin.
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.