Torturaren Aurkako Eguna dela eta, elkarretaratzea gaur 19:30etan

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 13a, 00:00

Joxe Arregi zizurkildarra Carabanchelgo espetxean hil zela 31 urte betetzen diren astelehen honetan, Torturaren Aurkako Egun gisa izendatua dagoen otsailaren 13 honetan, mobilizaziorako deia egin du ITAYA Gazte Asanbladak. Elkarretaratzea antolatu dute, iluntzeko 19:30etan Mikel Laboa plazan. Ez hori bakarrik. Frontoi ondoan burutuko den mobilizazioaren ostean, proiekzioa eskainiko baita Sutegiko auditorioan. Torturaren Aurkako Taldeak eginiko "Tortura Euskal Herrian" izeneko dokumentala eskainiko da bertan. Ondoko irudian, gaurko egunez, iaz Mikel Laboa plazan burutu zen mobilizazioa.