Erakunde publiko eta herritarren arteko zubiak eraiki eta parte hartzea bultzatu asmoz, Gipuzkoako 35 udalerrietako ordezkariak bildu ziren larunbatean, Usurbilen. Foru Aldundiak Gipuzkoako udalekin batera martxan jarri nahi duen parte hartze prozesuari loturiko etorkizuneko planifikazio estrategikoaz eta helburuez jardun zuten, hitzordura bertaratu zirenek.
Aldundiak egitasmoan parte hartzeko gonbita luzatu zien udalei, joan den abenduan. parte hartzera bideraturiko zuzendaritza sortu ostean. Proposamenarekin bat egin duten udalak, Orion bildu ziren lehen aldiz urtarrilean. Diagnosi orokorra burutu zuten bertan. Asteburuan Usurbilen eginiko bilkuran, parte hartze prozesua antolatu zuten eta martxoan, prozesua bera jendaurrean aurkezteko asmoa dute.