Kultur etxe berriko inaugurazioa prestatzeko deia, etzirako

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 13a, 00:00

Laster inauguratuko da Irazu kalean kokagunea izango duen kultur etxe berria. Ospakizun ekitaldia prestatzeko Kultura Aholku Batzordeko bilera deitu da, asteazken honetarako, otsailaren 15erako. Betiko orduan, baina ezohiko lekuan burutuko da bilera. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, udalbatza aretoan ez, oraingoan Artzabalen baizik. Ohi bezala, bilkura irekia da; herri eragile eta herritarrek parte har dezakete etziko hitzorduan. Datorren Kultura Aholku Batzorde honetan gainera, martxan den diru-laguntza deialdiaz ere jardungo dute.


Eskaerak egiteko aukera zabalik
Kultura, kirola eta gizarte ongizateko udal diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago jada. Otsailaren 27ra arte, kultur eta gizarte ongizate alorrekoak. Kiroletakoak otsailaren 29ra arte. Diru-laguntza hauen guztien oinarriak aurreko egunetan kaleratu dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean:
-Kultura eta gizarte ongizatekoak: otsailaren 3an.
-Kiroletakoak: otsailaren 6an.