Datozen neurketak, erabakigarriak 2.nazional mailako eskubaloi taldearentzat

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 14a, 00:00

Usurbil Kirol Elkartetik asteburuan Kiroldegira gerturatzeko gonbita luzatzen diete herritarrei, datorren jardunaldia erabakigarria izango baita seniorren 2.nazional mailako eskubaloi taldekoentzat. Horregatik aipatu kirol elkartetik, “zaletuei eta orokorrean usurbildar guztiei harmailak betetzeko dei bat egin nahi genieke, lau puntu garrantzitsuok Usurbildik alde ez egitea lortzeko”. Bi neurketa jokatuko dituzte; lehenengoa larunbat arratsaldean, eta bigarrena, datorren asteartean, elurragatik atzeratutako neurketa da, hilaren 21ean izango dutena. 


2012/02/18, larunbata: 
-Jubenil neskak, Euskal Liga. 16.30h. Usurbil K.E. 
-Bera Bera Senior mutilak, 2. nazionala. 18.00h. Atez Ate Usurbil - Loyola Indautxu 

2012/02/21, asteartea (elurragatik atzeratutako partida):
Senior mutilak, 2. nazionala. 18.30h. Atez Ate Usurbil - El Pilar Marianistas