Jada koadernatu daitezke, 2011ko NOAUA! astekariak

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 15a, 00:00

433-473 zenbaki arteko NOAUA! astekariak jasota badituzue, orain ale guztiok koadernatzeko aukera duzue. Horretarako, tapa eta aurkibidea eskuragarri daude; bazkideek doan jaso ditzakete NOAUA!ko egoitzan, eta bazkide ez direnek aldiz, tapa 3 euro ordainduta eta aurkibidea 1,20 euroren truke. Koadernatzea Laurok edo Lizardi liburu-dendetan egin daiteke. Koadernatze lan hau, berdin ordaindu beharko dute bazkide direnek eta ez direnek.