Bideokopla lehiaketa, euskaraz bizitzeko nahia adierazteko

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 15a, 00:00

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta AEKren Praktikatu egitasmoak Bideokopla Lehiaketa jarri dute martxan. Koplak oinarri hartuta, bideo bat sortzean datza lehiaketak. Koplen bidez euskaraz bizitzeko nahia adierazi beharko dute parte hartzaileek. Ekimena helduen euskalduntzeko zein mintzapraktika egitasmoetako edozein erakundetan dabiltzan taldeei zuzendua dago, baina bertsolari baten edo bertso-eskolen laguntza jaso dezakete, AEKren eta Bertsozale Elkartearen arteko hitzarmenari esker. Eginiko lanak praktikatuaek@gmail.com helbidera bidali behar dira, martxoaren 25a baino lehen. Saria ere nabarmentzeko modukoa da; bi bertsolarirekin batera, talde garaileak bertso-bazkari edo afari bat irabaziko du, taldeak eta antolakuntzak adostutako jatetxe batean.