Brontzezko domina irabazi du Amador Granadosek, Munduko Txapelketan

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 15a, 00:00

Asteburuan Los Angelesen (AEB) ospatu den Munduko Txapelketan parte hartu du Amador Granados usurbildarrak. Hiru proba desberdin jokatzekoa zen; kilometroko erlojupekoa, jazarpen proba eta taldekako abiadura proba. Azken neurketa honetan, brontzezko domina irabazi du usurbildarrak, bere taldekide Juan Emilio Gutierrez eta Alfonso Cabellorekin batera. Jazarpen proban, hemeretzigarren postuan sailkatu zen usurbildarra eta bosgarren, kilometroko erlojupekoan. Los Angeleseko Munduko Txapelketan, hainbat herrialdeetako 170 kirolarik parte hartu dute.