Aste Santurako Tarragonara bidaia antolatzen ari da Usurbil FT

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 16a, 00:00

Realak Aste Santuan Bartzelonan jokatuko duen neurketa ikustera joateko bidaia antolatzen ari da Usurbil FT. Apirilaren 5etik 9ra, bost egun Tarragonan igarotzeko aukera eskaini nahi diote, animatzen den herritar orori. Egonaldi horren baitan, Bartzelonara egun pasa egin eta Realak Espanyolen aurka jokatuko duen neurketa ikusteko aukera izango da. Ez da halako ekimen bat antolatzen duten lehen aldia, duela bi urte ere Bartzelonan izan baitziren. Antolakuntzak, datozen asteotan apirileko bidaiaren inguruko zehaztasun gehiagoren berri emango dute. Informazio gehiago jaso nahi duenak otsailaren 29ra arte, futusurbil@yahoo.es helbidera idatzi dezake. Bestela, asteburutan Harane futbol zelaiko tabernara gerturatuta ere beharrezko zehaztasunak izango ditu.