Udalak ingurumen alorreko diru-laguntzak ere banatuko ditu aurten

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 16a, 00:00

Kultura, kirola eta gizarte zerbitzuetako diru-laguntzak eskatzeko epea otsaila bukaeran amaituko da. Datozen hileotan, mota honetako deialdi gehiago egingo dira ordea. Aurtengoan, ingurumen alorreko diru-laguntzak ere banatuko baititu Usurbilgo Udalak. Eskaerak egiteko epea laster zabalduko da. Eta ekainean, urtean zehar aisialdiko zuzendari edo begirale titulua ateratzeko euskaraz ikastaroa egin duten 18 urtetik gorako usurbildarrek ere diru-laguntzak jasotzeko aukera izango dute. Modu honetan, herrian antolatzen diren Udajolas, ludoteka eta txokoetarako herritarrak prestatzea bultzatu nahi du Udalak. Ez ahaztu bestalde, ekainean bertan baita, euskaltegian ikastaroren bat egin dutenek ere laguntza eskatzeko aukera izango dutela.


Epeak
Kultura, kirola eta gizarte ongizateko udal diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago. Otsailaren 27ra arte, kultur eta gizarte ongizate alorrekoak eska daitezke, kiroletakoak otsailaren 29ra arte.