Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS eta EHNE sindikatuek greba orokorra deitu dute, martxoaren 29rako. Espainiar Gobernuaren lan erreformaren aurka, eta Euskal Herriko eskubide sozial eta laboralen aldekoa izango da hilabete barrurako deitu duten mobilizazioa. Sindikatuek deialdia ostiral honetan bertan erregistratuko dute; Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan eta Iruñeako Lan Departamenduan. Krisialdi ekonomikoa hasi zenetik Euskal Herrian burutuko den laugarren greba orokorra izango da martxoaren 29koa.