Euskal mitologiako pertsonaiek eta kultura desberdinetako dantza saioek bat egin dute gaur goizean, Udarregi Ikastolako ikasleek Oiardo Kiroldegian eskaini duten emanaldian. Galtzagorriak, sorginak, Tartalo, San Miel edota Mundakako Lamiek inauterietako oholtzan bihurtu den eskubaloi partiden aretoa, hawaiar, jamaikar edota kubatarrekin partekatu dute. HH, LH eta DBHko ikasleek ikuskizun bikaina eskaini dute aurten ere. Eta bertaratu diren senide eta herritarrak ere gustura ziren, ederki txalotu dituzte protagonistak. Antolakuntzaren partetik aldaketarik izan da aurtengoan; ikasleen emanaldia ikusteko aforoa mugatu du eta ikastolak.
Bitxikeria moduan, biharko Inauteri Festarako hautatu den gaiarekin bat egin dute Udarregi Ikastolakoek ere; maila bat baino gehiagotako ikasleak mitologiako pertsonaiez mozorrotu baitira.
Inauterietan jai
Ezohiko eguna dute gaur Udarregi Ikastolan. Inauteriak tarteko, ohiko jarduna moldatu dute ikasle eta irakasleek. Ostiral honetan mozorro festa ospatu ostean, datorren asteazkenera arte, ez dira itzuliko eguneroko zereginetara. Astelehen eta asteartean jai egingo dute.