Asteburu bete hitzordu, judo jardunaldiei dagokionean. Udan Londresen ospatuko diren Olinpiar Jokoei begirako azken txapelketa puntuagarrietako bat jokatuko du larunbat honetan, Usurbil Judo Klubeko kide Oiana Blancok. Oraingoan, Dusseldorfen du hitzordua. Ostiral honetan ezagutuko da nor izango duen aurkaria. Blancoren pisu berean, 40 kirolarik eman dute izena, txapelketan guztira 677 judokak.
20 urtez azpiko Euskadiko Txapelketa
Larunbat goizeko 10:15etatik aurrera, 20 urtez azpiko Euskadiko Txapelketa jokatuko da Lezoko Bekoerreta kiroldegian. Usurbilgo Judo Klubeko partaideok egongo dira bertan:
-48 kg Naroa Sánchez
-52 kg Miriam González
-63 kg Ane Cazorla
-60 kg Néstor Laca
-66 kg Xabier Cazorla
-81 kg Beñat Aburuza
Senior mailako txapelketa
Iparraldeko Senior Mailako Sektorea jokatuko da bestalde, igande goizeko 9:30etatik aurrera Sarrigureneko Mendillorri kiroldegian. Ez da usurbildarrik faltako bertan:
-48 KG Aiora Arrillaga
-48 KG Nerea Sanz
-57 KG Johanna Erola
-63 KG Maialen Zubeldia
-70 KG Nerea Arruti
-60 KG Andoni Aizpurua
-66 KG Ibai Peña
-73 KG Aitzol Arrozpide
-81 KG Xabier Urkizu
-100 KG Egoitz Mora
-100 KG Iker Lizarribar