Aspaldi ikusi gabeko harrera izan du aurten, larunbat honetan ospatuko den Inauteri Festaren baitan antolatu den afariak. Atzo amaitu zen, txartelak erosteko epea. Duela bi astetik salgai egon arren, azken aste honetan saldu dira txartel gehienak; guztira, 117. Afaria bihar gaueko 21:00etan izango da, aurten, Olarrondo jatetxean. Aldez aurretik sarrera erosi dutenek, honako menua dastatu ahal izango dute: fritoak, perretxiku nahaskia, eta arraina edo haragia aukeran. Postrerako, aukeran baita, arroz esnea edo txokolatezko browine-a. Otordura bertaratzeko asmoa dutenentzat, ezinbestean bete beharreko baldintza izango da, Inauteri Festa izanik, mozorrotuta agertzea.