Inauteri giroa gurean da jada, ostiral mehe honetan ekin zaio mozorro festari Usurbilen. Ospakizunei ongi etorria ematen lehenak, Udarregi Ikastolako ikasleak izan dira. Goizeko 10:20az geroztik, ordubetez, Lehen Hezkuntzako ikasleak, Atxegalde, Kaxkoa edota Kalezarretik barrena desfilatzen aritu dira. Bertan ziren, galtzagorriak, sorginak, Mundakako Lamiak, Tartalo, San Miel eta herensugea... Guztiek, Oiardo Kiroldegia zuten helmuga. Ikuskizuna eskaintzekoak baitziren bertan.