Gure Pakeak antolaturiko txapelketen sariketa, gaur 17:00etan

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 22a, 00:00

Punttuan, tutean, musean, igel jokoan eta tokan jokatu ostean, Gure Pakea Elkarteak antolaturiko Bazkideen Arteko Txapelketetako sariak banatzeko ordua heldu da. Ekitaldia, gaur burutuko da, asteazken honetan beraz, arratsaldeko 17:00etan hasita Artzabalen. Ondoren, bertaratzen diren guztiek luntx bat dastatzeko aukera izango dute.

Arrateren 25. urteurrena
Bestalde, Aginagako Arrate Elkarteak 25 urte bete ditu. Mende laurdena ospatzeko ekitaldiak antolatu dituzte, martxoaren 4rako. Meza nagusian bilduko dira lehenik, urteko batzarra egingo dute gero, eta azkenik bazkaria antolatu dute egoitzako tabernan. Otordura joateko asmoa dutenek, izena emateko larunbatera arteko tartea dute.