Hip Hop ikastaroa antolatu du Gaztelekuak

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 22a, 00:00

Inauteriak amaitu berritan, hurrengo ekimena prest du jada Gaztelekuak; hip hop ikastaroa antolatu dute martxorako. Hiru saio hain zuzen, DBH 1.mailako ikasleentzat. Ekimenaren helburua, koreografia bat sortzea litzateke. Andrea Arrutik gidatuko du ikastaroa. Saioak martxoko lehen hiru larunbatetan burutuko dira; hilaren 3an, 10ean eta 17an. Bi orduko iraupena izango dute, 16:00-18:00 artean izango dira, Oiardo Kiroldegian. Ikastaroan parte hartzeko asmoa dutenek, 3 euro ordaindu beharko dituzte. Informazio gehiago: gaztelekua@usurbil.net