Aginagarren bilgune izan den Arrate Elkarteak mende laurdena bete du jada. 25 urteok ospatzeko ekitaldiak antolatu dituzte, martxoaren 4rako. Tartean bazkari batekin gogorarazi nahi dute, bi hamarkada pasatxo honetako historia. Aipatu moduan, datorren hileko lehen igandean ospatuko da otordua, Arraten bertan. Izena ordea aldez aurretik eman beharko da, elkarteko tabernan; larunbat hau, otsailaren 25a baino lehen.
Bazkaritan bildu aurretik, meza nagusiarekin joanak diren bazkideak gogorarazi nahi dituzte. Eta egun berean, eguerdi partean, elkartearen urteroko batzarra burutuko da. Guztia, martxoaren 4an, Aginagan.