Euskal Herriko Pilota Txapelketako finalerdia, gaur Aginagan

Noaua Aldizkaria 2012ko otsailaren 23a

Bi pilotari usurbildarren arteko buruz buruzkoa ikusteko aukera izango da ostegun honetan, otsailaren 23an, Aginagako Ariztitxo pilotalekuan. Julen Urruzolak eta Xabier Santxok neurketa garrantzitsua jokatuko dute; Euskal Herriko Pilota Txapelketako finalerdia hain zuzen. Hitzordua zehaztua dago jada; partida, gaur gaueko 21:30etatik aurrera jokatuko da. 

Udaberri Txapelketako jardunaldia, ostiralean
Neurketa gehiago iragarri dira biharko, Aginagako frontoian bertan. Guztira Udaberri Txapelketari loturiko lau neurketa. Iluntzeko 19:30etatik aurrera hasiko direnak:

Eskuz binaka, infantilak:
Usurbil (Iker Arruti-Jon Aranberri)-Oiarpe 1

Eskuz binaka nagusiak, 2.Maila:
Usurbil (Gorka Mendizabal-Asier Katalina)-Azkoitia

Paleta goma gizonak 1.Maila:
Usurbil (Xabier Errasti-Aritz Urdanpilleta)-Ikasberri

Eskuz binaka jubenilak 1.Maila:
Usurbil (Iñigo Ibargoien-Aitor Telleria)-Añorga 2